BISITAK

Bisita gidatuak proposatzen ditugu. Baita visita personalizatuak ere, hauei dagokien kostuarekin. Bulegoan informazioa galdetu. Bi kasuetan gonbidatzen dugu mahastitik, eta nekropolitik ibilaldi librea egiteko aukera eskaintzen dugu. Remelluritik egiten diren bisitek 30 eta 90 minutu bitarteko iraupena izan dezakete.

Jende-kopuru mugatua har dezakegu. Remelluri familia-upeltegia da, eta ziurtatu nahi izaten dugu gure bisitariek esperientzia atsegina eta paregabea izango dutela. Hori dela eta, erreserbak aurrez egitea gomendatzen dugu.Gure ardoak dastatzeko aukera eskaintzen dugu, gure bisitarien esku jartzen dugu gure ardo-karta.

Bisiten ordutegi eta eguneei buruz informazio gehiago lortzeko, mesedez, webgune honen Kontaktu sekzioan sartu.

Eguraldi txarra egiten baldin badu, arropa aproposa ekartzea gomendatzen da.

Ntra. Sra. de Remelluri Ntra. Sra. de Remelluri

60 MINUTUKO IBILALDIA

  • IRAUPENA
    60 minutu
  • ZAILTASUN
    Minimoa
  • GEHIENEKO DESNIBELA
    80 m.

BISITATUTAKO ELEMNTUAK

Toloño mendiko Monasterioko Monje Jeronimoen Basetxe originalaren kanpoaldea (XV. mendea), Goi Erdi Aroko IX. mendeko Nekropolia, mahatsa zapaltzeko dolare tradizionala, zenbait motako mahats zuriko mahastiak eta basoan landatutako tenpranillo mahasti tradizionalak.

Ibilbidea Upeltegiko patioan hasiko da,Toloño mendiko geruza freatikotik datorren Kalabazaren iturriko ura duen iturria dagoen lekuan. Patiotik irtendakoan eskuinerantz doan lehen bidea hartu behar da, Remelluri Etxaldeko lorategia inguratzen duen harrizko paretaren ertzetik. XV. mendean Monje Jeronimoek ―Toloño mendi tontorrean Monasterioa zaintzen zutenek―eraikitako eraikin originalaren fatxadaren aurretik pasa behar da. Hegoalderantz jarraitu behar dugu bide beretik. Ezkerretara, basoan landatutako tenpranilloa eta, eskuinetara, garnatxa mahastiak igaroko ditugu. Bideak aldapa gora arina hasten duenean, eskuinetara bide bat dago eta han adierazita dago San Cristobal izeneko dolarea non dagoen. Pista horretatik mendebalderantz jarraitu behar da. 200 bat metrora pista amaierara iritsiko gara. Eskuinetara terraza-partzela bat ikusiko dugu, hemengo Chardonnay eta moskatela bezalako mahats zuriko mahastiekin, denak besora landatuak. Parean Velderemelluri deituriko mahasgintza-harana ikus dezakegu, terraza tradizionaleko partzelekin. Bidexka batean uztondo artetik hegoalderantz bira egiten badugu, 50 metrora mahatsa zapaltzeko dolare tradizionalak duen harearrizko errotarria ikus dezakegu.

Etxaldera bueltatzeko, bide bera kontrako norabidean jarraitu behar da, planoaren marra jarraituz, bertako beste mahasti eta zuhaizti batzuen artetik. IX. mendeko Santa Eulalia Goi Erdi Aroko Nekropolira helduko gara. Handik, mahasti arteko edozein pista hartuko dugu Upeltegira iristeko.

Ntra. Sra. de Remelluri
Ntra. Sra. de RemelluriNtra. Sra. de Remelluri

30 MINUTUKO IBILALDIA.

  • IRAUPENA
    30 minutu
  • ZAILTASUN
    Minimoa
  • GEHIENEKO DESNIBELA
    20 m.

BISITATUTAKO ELEMNTUAK

Mahasgintza tradizionalerako Etxola eta IX. mendeko nekropolia. Basoan landatutako tenpranillo mahasti tradizionalak.

Ibilaldia Upeltegiko patioan hasiko da. Han bertan iturri bat dago, Kalabazaren Iturriko ura duena ―Toloño mendiko lurrazpiko uretatik datorrena. Handik Bastidako bide zaharra artu eta egoaldera jo behar da gero, mahasti artetik, pistara itzuli behar da eta hegoalderantz jaitsi, bi isurialdeko teilatua eta harearrizko hormak dituen etxolara iritsi arte. Inguruko mahastizainen etxolen eredu da. Etxolaren inguruan ikus daitezke % 100ean nekazaritza tradizionalean basoan landatutako tenpranillo mahastiak. Berriro ere hego-ekialde norabidea hartu behar da Goi Erdi Aroko nekropolira ―Santa Eulaliaren Hilobiak deiturikora― iritsi arte. Harkaitzean egindako 300 ehorzketa antropomorfo baino gehiago, X eta XI. mende bitartean Remelluriko haraneko biztanle kristauak lurperatzeko erabili ziren.

Ntra. Sra. de RemelluriNtra. Sra. de Remelluri

90 MINUTUKO IBILALDIA

  • IRAUPENA
    90 minutu
  • ZAILTASUN
    Erdia
  • GEHIENEKO DESNIBELA
    200 m.

BISITATUTAKO ELEMENTUAK

Nekazaritza tradizionalerako etxea. Etxaldeko erlauntza. Mahats zurietako altitude-mahastiak. Ribas de Tereso herrixka XVII. mendeko iturri eta elizarekin. Villaescusa harana, filoxeraren aurreko garaiko mahastiekin (XIX. mende amaieran). Goi Erdi Aroko ermita Vicente Ameztoyren Santuen Izendegiarekin.

Ibilaldia Upeltegiko patioan hasiko da, Kalabazaren iturriaren ondoan, Toloño mendiko iturburuko urarekin. Patiotik irtetean ezkerreko bidexka hartuko dugu, Upeltegiko eraikinen ondoan dagoena. Eskuinetara 200 bat metrotara bi isurialdeko harlanduzko etxe xume bat aurkituko dugu. Nekazari-etxe baten eredu da; mende askoan bizi izan da han familia bat bere abereekin. Gorantz egingo dugu, muinoaren hegalaren ondotik eta eskuinetara Remelluriko abaraskak ikusi ahal izango ditugu. Gainalderaino jarraituko dugu. Han, konifero batzuen artean eskuinerantz doan bidea hartu behar da. Bidexka horretatik Toloño mendirantz joango gara, ipar-ekialde norabidean. Bidexkaren garaiera altuenera iristen garenean, bidearen bi aldeetara Remelluriko zenbait motako mahats zuriko mahastiak ikusiko ditugu, adibidez, Viognier, Roussane eta Marssane motak, Rodano haraneko (Frantzia) gure lagunen etxaldeetatik ekarriak. Bidexka jarraituz, jaisten hasiko gara Ribas de Tereso herrixkara iritsi arte. Han, herriko iturrian, ura edan daiteke, eta XVII. mendeko elizaren kanpoaldea ikusi, bertako harearriz eraikia dagoena. Remellurira itzultzeko, herrixkatik irten behar da Bastidarako norabidean (hegoaldera) asfaltozko errepidetik. Herri irteeratik 300 bat metrora, lurrezko bide bat hartu behar da eskuinetara, mahasti artetik Upeltegira berriro ere eramango gaituena. Bidearen zati honetan, eskuinaldean, mahasti-terraza batzuk ikusten dira mendiaren hegalean, eta han aurkitzen dira interes handiko mahatsondo prefiloxerikoak. Bidearen amaieran, X. mendeko ermita aurkituko dugu, Vicente Ameztoyk margotutako Santuen Izendegi mozarabiarra duena. Ibilbidea Upeltegiko patio zentralera itzultzean bukatuko da.